Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1988-03-20 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Pablo Joxe Aristorena, Manolo Arozena

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (17. 1988)
Saioa
1988-03-20 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Zabaleta, Iñaki
Bertsolariak / Egileak
Aristorena, Pablo Joxe
Arozena, Manolo
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aristorena eta Arozena. Aristorena hiritarra pozik da aurten zerrikia eta bildoskia merke direlako. Arozena abeltzaina da. Hasi Aristorena.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1988-03-20 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Pablo Joxe Aristorena, Manolo Arozena

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aristorena
Egia ez da dena agian
baina kejatzen ari da
abeltzain hauek bizi bait dira
diru jaunari begira,
neretzat aldiz gauza guztiak
nahiko merke izaten dira,
mendian kontent ez baldin baza*
zatoz nerekin hirira.

Arozena
Hiri aldera joateak badu
izugarrizko grazia
Europatikan sartu didate
hainbat aragi bitxia,
eta gu hemen bizi ezinez
bada nahiko desgrazia
hamabiak bat egin gera ta
kendu didate bizia.

Aristorena
Eurapakoak entzute hutsak
oraintxe jartzen nau irriz
behar genuen hortara sartu
ta zu gaizki zaude aldiz;
teknolojia hartu ezkero
bada abantaila anitz,
hutsa litzake baserritar hau
langile jatorra balitz.

Arozena
Jatortasunen ari naiz lanen
baina ni ez nago aske
produkto batzuk kanpotik datoz
to deitzen diote "txoke".
Nik hemen ezin dut gauzik jarri
kanpokoak bezain merke,
horregaitikan gosez hil behar
Europara joaten truke

Aristorena
Europa hortan sartuak ginen
joandaneko urtean
baina agian kolpean sartu
geranez bete betean
konpetentzia izanen dugu
Europako Elkartean
baina anaiak geran ezkeroz
biok konpondu gaitean.

Arozena
Eskertzen dizut borondatea
eta daukazun aria
beraz hargatik eman beharko
merezi dezun saria;
janari txarrak hor kanpotikan
pilaka etortzen dia**,
gehixego ordain baina zuk lagun
erosi hemen janaria.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra