Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1988-02-28 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Argiñarena, Nikolas Izeta

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (17. 1988)
Saioa
1988-02-28 Etxarri-Aranatz Txapelketa
Gai-emailea
Zabaleta, Iñaki
Bertsolariak / Egileak
Argiñarena, Joxe Miel
Izeta, Nikolas
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Orain zortziko ttikian ariko dira bertsolariak baina bikoteak aldatuta. Bata eta hirua; Joxe Migel eta Izeta, beraz. Zu Joxe Migel bankoetxera sartu zero lapurreta egitera, baina beste ebasle bat aurreratu zaizu, Izeta hantxe baitago dirua poltsan sartzen. Hasi Joxe Migel.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1988-02-28 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Argiñarena, Nikolas Izeta

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. M. Arginarena
Asmo batek bankura
gaur ni naraman
eta esango det dana
orain nola dan.
Boltsa batekin hango
....kolpe bat eman,
Izeta ez hitzakela
danak eraman.

Izeta
Beste bat lapurtzera
hortxen det ikusi,
eta mesedez orain
joan hi ihesi.
Ni sartu aurrena
ni nago le(he)nbizi,
kunplitu (e)zak ordena
nahi badek hik bizi

J. M. Arginarena
Kunplituko diat nik
gaur hire ordena,
arrastoan ibiliko
ote gaur nordena..
Asmo berakin zetor
gaur Arginarena,
guztienez egin behar,
dizkan erdibana.
.
Izeta
Badakik hor jartzen du
hor dago irteera
eta Joan hortikan
ez bada kaltera.
Bestela emango dit
tiro goitik be(he)ra,
badago bankurik to
jun beste batera.

J. M. Arginarena
Orain biek gabiltzek
hemen estu-estu,
bainan ez dek hitzegin
arrazoitan juxtu.
Erdibana egin ditzagun
hobe dala puztu,
nik ere bazebilkit
hik hainbat arrisku

Izeta
Lehen e(re) esan hemen
aurrena naizala,
eta ezta kontura
hau dek hau petrala.
Eta orain joan hadi
segittun bestela
kopetaren erdian
sartuko dit bola

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra