Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Joxe Miel Argiñarena

Datu pertsonalak

Izena
Argiñarena, Joxe Miel
Izen abizen osoak
Argiñarena Otamendi, Joxe Miel
Jaiotza
1948 Errazkin + Errazkin < Larraun < Larraunaldea < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Joxe Migel Argiñarena Otamendi bertsolaria da, aspaldi honetan plazatik erretiratua dagoen arren.
Etxeko giroaren eraginez bertsozaletu zen; aiton-amonak, gurasoak eta Joxe Fermin bertsolariak izanik. Lagunen eraginez plazaratu zen; 1969an egin zuen lehen plaza, Lekunberrin. Martin Oreja eta Anjel Aldaz (Yabengo karteroa) izaten zituen kantukide ohikoenak. Eredu, berriz, Manuel Lasarte, Uztapide eta Lazkao Txiki zituen.

Nafarroako Bertsolari Txapelketa bitan irabazi zuen; 1979an eta 1982an. Gainera, beste hiru alditan izan zen txapeldunorde: 1980, 1981, 1983. Bestelako saririk ere irabazi zuen, 1976ko Lizardi saria esaterako.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
1969, Lekunberri