Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1988-03-06 Eiheralarre Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Manolo Arozena, Antonio Olano

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (17. 1988)
Saioa
1988-03-06 Eiheralarre Txapelketa
Gai-emailea
Irieder, Jean Pierre
Bertsolariak / Egileak
Alkhat, Ernest
Arozena, Manolo
Olano, Antonio
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Orain bigarren parterat pasatuko gira. Ariko dira bata, hirua eta zazpia. Zu Olano, denda edo komertzio ttiki baten jabea zira. Zuk aldiz, Alkat, Hipermerkatu bat eraiki nahi duzu ondoon. Zu Arozena eroslea zira. Hiruna bertsu zortziko ttikian, dendaria hasiz, Alkatek jarrai eta eroslea azkenik.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1988-03-06 Eiheralarre Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Manolo Arozena, Antonio Olano

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Olano
Ez naiz inkomoratzen
gaurguan ezerke(re),
to beldurra gutxigo
gutxitan inorke(re).
Honek jarria digu
gaur hutsaren truke,
bi emango dizkizut
honek bat be(za)in merke.

Alkat
Eroslea zerauku
egun atzerian,
komertsanta aldiz
ongi,ta lorian.
Nik ere denda on bat
daukat errabian,
prezioa ttikia ta
magazin haundia

Arozena
Beraz bera dijua
gauzaren kostera,
batek merke to bestek
merkego ostera.
Ni ez nijua hemen
demandan hastera
baina etxetik urrun
ez noa erostera.

Olano
Ez nuen Alkat gaurkoz
nik askorik uste,
denda hortan badauzka
gaur milaka traste.
Bainan erosle sinits
etzazula uste,
onik ez dauka ezer
txarrenak hainbeste.

Alkat
Onetik daukadana
nik erranen dautzut
haundi aberats naiz
eta burua xut.
Biek hor espantuan
tirrit eta turrut,
hamabost egun gabe
nik itoko zaitut.

Arozena
Onena otoi zatoz
aizu txiripito,
ttikia ito nahian
bakarrikan kito.
Bainan gauz onik ez dut
gaur nik horiekiko,
biek ere baitira
hoik nahiko ijito.

Olano
Egiten dizut Alkat
alboitikan galde,
beraz ijitotzeko
presturikan zaude.
Uste txarrean lagun
gaurkoan hain gaude,
zu izorratzeagatik
salduko debalde.

Alkat
Debalde saltze hori
ez daike betiko,
haundiak nonbaitik
baitako jalgiko.
Bertze hau ere luzaz
ez da ageriko,
zuri hitzeman ta
neri erosiko.

Arozena
Alkatek lurpera du
bere konduta,
erosleak e(re) bere
aukera nahi du ta.
Olano hortxe daukat
begitan hartuta,
beraz debalde noa
horreri kenduta.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra