Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Joxe Fermin Argiñarena

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (18. 1989)
Saioa
1989-04-23 Baigorri Txapelketa
Gai-jartzailea
Landart, Daniel
Taberna, Mikel
Gai-emailea
Landart, Daniel
Bertsolariak / Egileak
Alkhat, Ernest
Argiñarena, Joxe Fermin
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Aita-semeak zarete. Zu, Alkat, aita zara eta semeari animali bat erosteko eta etxera ekartzeko baimena eman diozu. Zu, Argiñarena, semea zara eta tximinoarekin agertu zara etxera. Alkat hasi eta launa kobla.

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Ernest Alkhat, Joxe Fermin Argiñarena


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Alkat:
Baimena eman dautzut semea
ta tronpatu zira naski
zu etxe barnean izan geroz
bazen ziminorik aski.

J.F. Argiñarena:
Esan dekenarekin gaur Alkat
ni batez ados ez niok
zer bikote polita egingo
tximinoa eta biok.

Alkat:
Gaurko gazteak erotzen dira
naski dago betikoa
gure etxea laborantza da
ez da batere zirkoa.

J.F. Argiñarena:
Erakutsitzen gure aita honek
jarri ditun enpeinuak
txinunoak ikasiko ditu
nere aitaren keinuak.

AIkat:
Aitarenak ikasiko bainan
lehenik naski berea
etxetik kanpo zoaz horrekin
einen dezute parea.

J.F. Argiñarena:
Gure etxean errita asko
hori ez zan nere nahia
tximinoa, aita maitea zu
az al da gauza alaia.

Alkat:
Gauza alaia izan ditaike
baina nik ez dut atsegin
baimena lehen eman nuen ta
konpondu hor amarekin.

J.F. Argiñarena:
Orain amakin sartzeko ere
ez degula tenoria
estimatuko degu aurrera
tximinoan umoria.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra