Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Ezponda, Jean Pierre Mendiburu

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (18. 1989)
Saioa
1989-04-23 Baigorri Txapelketa
Gai-jartzailea
Landart, Daniel
Taberna, Mikel
Gai-emailea
Landart, Daniel
Bertsolariak / Egileak
Ezponda, Txomin
Mendiburu, Jean Pierre
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Biok lanik gabe zabiltzate. Zuk, Mendiburu biok torero sartzea proposatzen diozu Ezpondari. Launa kopla eta Mendiburu has bedi.

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Ezponda, Jean Pierre Mendiburu


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendiburu:
Biak gu lanik gabe gaude ta
sar gaiten beraz torero
aberastuta biak ederki
bizi behar gaituk gero.

Ezponda:
Zeren horien adar haundiak
kusirikan aldi oro
hortxe irrisku asko duk eta
Ian hortan ni ez nauk bero.

Mendiburu:
Beldurrez hago lagun maitea
egoadi otoi isilik
jada gaur arte badiat segur
zezen asko bai nik hilik.

Ezponda:
Hik gezur eta balentri asko
solasetan ainitz jestu
bizi nahi duenak zezen artean
badik sobera irrisku.

Mendiburu:
Zezen artean irriskurik den
ni gaur horrek beldur ez nau
orain arte ere enseguetan
ibilki naiz egun ta gau.

Ezponda:
Hire lanekin gaur Mendiburu
otoi eman zuk bakia
sar hadi eta heorrek har zak
gaur lehen adarren kolpia.

Mendiburu:
Heure soinua ez duk izana
neretzat xarmegarria
nihaurk eskaini beharko deiat
zezenaren belarria.

Ezponda:
Belarri hori eskuratzea
ez bait litzake itsusi
zezenak maite ditut nik eta
aparte nahiago bizi.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra