Bertsos - View details To know more about this section
1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Ezponda, Jean Pierre Mendiburu
1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Txomin Ezponda, Jean Pierre Mendiburu
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mendiburu:
Biak gu lanik gabe gaude ta
sar gaiten beraz torero
aberastuta biak ederki
bizi behar gaituk gero.
Ezponda:
Zeren horien adar haundiak
kusirikan aldi oro
hortxe irrisku asko duk eta
Ian hortan ni ez nauk bero.
Mendiburu:
Beldurrez hago lagun maitea
egoadi otoi isilik
jada gaur arte badiat segur
zezen asko bai nik hilik.
Ezponda:
Hik gezur eta balentri asko
solasetan ainitz jestu
bizi nahi duenak zezen artean
badik sobera irrisku.
Mendiburu:
Zezen artean irriskurik den
ni gaur horrek beldur ez nau
orain arte ere enseguetan
ibilki naiz egun ta gau.
Ezponda:
Hire lanekin gaur Mendiburu
otoi eman zuk bakia
sar hadi eta heorrek har zak
gaur lehen adarren kolpia.
Mendiburu:
Heure soinua ez duk izana
neretzat xarmegarria
nihaurk eskaini beharko deiat
zezenaren belarria.
Ezponda:
Belarri hori eskuratzea
ez bait litzake itsusi
zezenak maite ditut nik eta
aparte nahiago bizi.