Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-04-16 Sunbilla Txapelketa [Bertsoa] / Bautista Madariaga, Luis Olaetxea Ubiria

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (18. 1989)
Saioa
1989-04-16 Sunbilla Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Madariaga, Bautista
Olaetxea Ubiria, Luis
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Olaetxea eta Batista Madariaga. Hauteskunde garaian gaude. Biek herriko alkate izateko zerrenda ezberdinen buruan zaudete. Zuetako bakoitzak herritarrei sinistarazi behar die berea bertzearena baino kandidatura hobea dela. Madariaga hasita hiruna bertso zortziko nagusian.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1989-04-16 Sunbilla Txapelketa [Bertsoa] / Bautista Madariaga, Luis Olaetxea Ubiria

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Madar.:
Alkaterako aukeratzea
jartzen da herrian kontu
baserri eta herritar danak
horrenbeste pentsamentu
Olaetxea nere lagun hau
eduki zazute kontu
hau jartzen bada izango dezute
ez hile eta ez talentu.

Olaetxea:
Aizu Batista arrazoi eman gabe
ez zaitut aixa utziko
nere aldian gertatzen zera
gizarujua mutiko
ni herri hontan zure artean
aixa naiz ba nagusiko
gazte guztiai lana nahikoa
nik bait diot bai jarriko.

B. Madar.:
Pentsa zazute gizona honek
ez du gustu ho(r)i beteko
alperkerian asko kosta da
bere ileak joateko
talentuak'e gastatu ditu
herria aurrera emateko
hontaz aurrera pentsa zazute
onena dana jateko.

Olaetxea:
Madariaga gaur bai dijua
neri gaizki esatera
berak kulpak ditu eta ni
utzi nahi bait nau atzera
ezazula joan Madariagari
lagunurkoa galtzera
nere herrian gazte ta zaharrakin
ondo konponduko gera.

B. Madar.:
Orain artean ni saiatu naiz
beti neronek eginakin
engainatuta gaur ez egon ba
gizon buru urdinakin
Madariaga saiatuko da
aurrera ahaleginakin
baina inoiz ez zaite fiatu
gizon burua soilakin.

Olaetxea:
Zuk esandako hitz txarra hori
ez daukat nik atzendua
zure mingain txarra hori
nolabait dan gailendua
nik badakiat zu zeradela
herri horretan galdua
burua soila izanagatik
etorri zait talentua.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra