Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Bautista Madariaga

Datu pertsonalak

Izena
Madariaga, Bautista
Izen abizen osoak
Madariaga Elizondo, Bautista
Jaiotza
1926 Arantza + Arantza < Bortziriak < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria
Heriotza
2018 Arantza + Arantza < Bortziriak < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Arantzan 1926an jaio eta Olasenbordan bizi izan da. Etxeko giroaren eraginez bertsozaletu zen, bere aitona bertsolaria baitzen, eta bertso zaharrak ikasiz osatu zuen bere bertsogintza. Basarri, Uztapide eta Manuel Lasarte zituen eredu. 22 urterekin egin zuen bere lehen plaza, 1948an, Ostolaitz lagun zuela, lagunek bultzatuta. Nafarroako eta Euskal Herriko plaza ugaritan egin du bertsotan.

Nafarroako Bertsolari Txapelketan txapeldun izan zen 1961ean, eta 1967ko Txapelketa Nagusian finalista. Nafarroako bertsolaritzaren zutabe garrantzitsua izan da Bautista Madariaga 60ko eta 70ko hamarkadetan. 1988ko urtarrilaren 17an Donostian egin zen Bertsolari Egunean bere bertso ibilbideari omenaldia egin zioten, bere anaia Salbador Madariagarekin batera.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
1948an Ostolaitz lagun zuela; herriko lagunek bultzata