Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Joxe Fermin Argiñarena
1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Joxe Fermin Argiñarena
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J.F. Argiñarena:
Nahiko komeri guk lagun zaharra
gaur badizkiau bizitzen
nahiz eta gure guraso haiek
saia gu jator hezitzen
langabezian Euskal Herrian
ez diagu ta luzitzen
ogi koxkor bat jateko era
egingo al dit Parisen?
Xalbador:
Parisera joaitera lagun
nola haiz hi atrebitu
nahiz egoera gogor hunek
hortara bortxatzen gaitu
menturaz geroa hobea duk
ez duk behar hik.etsitu
ni behintzat sorleku maite huntan
nahiko diat saiatu.
J.F. Argiñarena:
Nik ere ogia banedukan
hori gauza pozgarria
baina nere sendi umil hori
ikusten triste jarria
langabezian ito nahi dute
gizona ta aberria
baina goseak hiltzea ere
ez al da penagarria.
Xalbador:
Parisek agintzen dik bai hemen
geaudek gu haren mutil
jada abian haiz beraz ta
ni ez joan nahiz nabil
badakik lagun euskaldunak gu
denetan zoin giren abil
euskaldunik Euskal Herrian ez
dik sekulan goseak hil.
J.F. Argiñarena:
Iparragirre bezain abilak
kanpoan ibili dia
horregatikan Euskadirentzat
zuten maitasun haundia
errespetatzen dit gaur Xalbador
hik hartu dekan idia
haserre gabe egin dezagun
guk bakoitzaren bidia.
Xalbador:
Joan ziren lagun maitetaz nik
izaiten ditiat lotsak
lagun entzun-zik mesedez orai
nik eginikan dei hotsak
bertan gauden biak, ta deneri
erakutsi gure hortzak
gu urrun joanez nagusitu
bai laizke hemen arrotzak.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra