Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1989-04-09 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Lontxo Aburuza, Antonio Olano, Patxi Zeberio
1989-04-09 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Lontxo Aburuza, Antonio Olano, Patxi Zeberio
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Zeberio:
Entzun deten albiste horrek
ez dit batere egin grazi
horregatikan Urralbururi
hizketan behar diot hasi:
"Bazekiat autopista horretan
haizela hi hor nagusi
baina ondo egindako gauzari
ondo behar diok utzi".
Olano:
Txofer zalea naizen ezkero
neretzako hori hobe
badakit baserritar horrentzat
daudela mila bat lege
baina nik esan nahi nuena da
guztiorentzako hobe
egin behar litzakela hori
inoi kalte egingabe.
Aburuza:
Inoi kalterik egin gabe guk
horra hor doaz egiak
baserritarrak etorkizunak
ez ditu bate garbiak
era honetan jarriak ditu
Europa honen legiak
derrigorrezko egin zaizkigu
une hontan autobiak.
Zeberio:
Zure puxkari egin diozu
orain ere zuk heldu
ta baserrian diru pixka bat
nik egin behar hor galdu
autopista horrek fundamentua
gaurko honetan bai al du?
nik lasai utziko det hori
herriak eskatzen badu.
Olano:
Errexa ez da entzule jaunak
honenbestean esanda
txofer zaleak badakizute
hemen hoinbesteino landa
esan nahi nuen kalterik bada
naturarentzat izanda
sufritzen txoferrak ibiliko
gera mesede ez bada.
Aburuza:
Txoferrak beti berekin dauka
Olano hainbeste neke
ta baserritar hutsaren truke
zabiltzanikan ez uste
hiri erdian etxebizitza
laister jarriko dizute
eta horixe gutxi ote da
baserri zaharraren truke.
Zeberio:
Txoferrari ez zaio inportik
joatea goitik edo behetik
eta barkatu ein beharko du
gaur nik hemen esategatik
Urralburu atera zera
kaminuko raiatik
hargatik segi behar du hemen
bakoitzak bere bidetik.
Olano:
Txofertza ez .da ez hara jaunak gaur
oso onan ofiziua
esan nahi nuen Ian hortarako
hartu nuen biziua
baserri hori lurperatzea
da oso tristegarrizkua
txoferrarentzat mesedeik ez ta
onentzat negoziua.
Aburuza:
Lantegi denek izaten dute
jaunak ondoren ordaina
eta alperrik dantzatzen duzu
une honetan mingaina
txoferra zure mesedeko da
beserritarra ere baina
autobiakin lotzen ditugu
Donostia ta Iruna.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra