Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Argiñarena

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (18. 1989)
Saioa
1989-04-23 Baigorri Txapelketa
Gai-jartzailea
Landart, Daniel
Taberna, Mikel
Gai-emailea
Landart, Daniel
Bertsolariak / Egileak
Argiñarena, Joxe Miel
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Semeak erran dautzu: "Aita nik ez dut zu bezalakoa izan nahi".

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1989-04-23 Baigorri Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Argiñarena


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aita-semeak bart gauean gu
hor jardunak gera teman
nere gisara ez dula izan nahi
aditzera ere dit eman
nere antzeko izatea're
ez diat opa sekulan
baina saiatu behar dek lanean
edo eta eskolan
mundu honeri erantzun on bat
emanaz dena eraman.

Hamabost urte beteak dauzkak
eta ari haiz hazitzen
orain artean mutil koxkor bat
ia besterik ez hintzen
aura galdua, aitan ondoan
gustora haiz hi bizitzen
bizi gogoak ere ez zaizkik
horrelaz gain gutxitzen
saiatu behar diagu behintzat
degun pixkari eutsitzen.

Semea ez haut nik bialduko
ezertara ta inora
baizik kontsejuk emango izkiat
noiz, nola eta nora
noranahi joanik lanai etorri
hindeke nere ondora
aitaren izate hori beti
ahal badek berriz mejora
baina aintzat hartu hi haiz aitaren
esperantzaren lora.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra