Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1989-04-09 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Argiñarena, Bautista Perurena

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (18. 1989)
Saioa
1989-04-09 Leitza Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Argiñarena, Joxe Miel
Perurena, Bautista
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Perurena eta Jose Migel Argiñarena aita-semeak zarete; goizean goiz jeiki zarete bakoitza bere lantegira joateko. Perurena aita zara eta abarka parea jantzi duzu landara joateko; zu J.M. Argiñarena semea zaitugu eta briloa ongi ateratako zapata dotoreekin ofizinara zoaz. Hiruna bertso zortziko haundian Perurena hasita.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1989-04-09 Leitza Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Argiñarena, Bautista Perurena

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Perurena:
Abarka zaharrak jantzi ditut ta
hastera nua lanian
errenditu beharra dago gaur
haundiagon esanian
seme faltarik ez det izandu
zuk jan eta edanian
danak zuretzat izango dira
aita zaharra hiltzen danian.

J.M.Argiñarena:
Baserri hontan bota det lehendik
nik majina bat izerdi
eta etorkizunik balego
hori litzake gaitzerdi
gero neretzat diren kontuak
aita ere ez dago garbi
ofizinara nijoa behintzat
ta zuk baserrian segi.

Perurena:
Beti lanian ibili naiz ni
asto zaharra edo mula
badakit lantegi hortatikan
etorri gutxi degula
baina zurera irixterikan
ez det izandu inula
ez pentsa zuk e lanik ein gabe
inundik jango dezula.

J.M. Argiñarena:
Egin gabe bizi naikenik
aita ez dizut esango
baina erantzun murritzikan nik
ere ez dizut emango
ta zu hiltzean ondasun danak
neretzat dirala izango
gerorako nik ez det behar
baizikan aita oraingo.

Perurena:
Zaharrentzat esperantza onik ez
ez da asunto ederra
ea aitak zuzentzen duen
semiak eindako okerra
bere kontura noizbait hasteko
aitak badauka aiherra
itxurarikan ez du hala baino
semia daukat alperra.

J.M. Argiñarena:
Aita ez zazu esan semea
horretxen alferra danik
detan eskola apurra hartu
bait det hortan zuk emanik
eta ofizinako bidea
hargatikan hartu det nik
baserritikan gaztearentzat
ez dago etorkizunik.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra