Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1990-02-24 Ituren Txapelketa [Bertsoa] / Joxemari Fagoaga "Fagoaga II", Antonio Olano
1990-02-24 Ituren Txapelketa [Bertsoa] / Joxemari Fagoaga "Fagoaga II", Antonio Olano
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J.M. Fagoaga:
Egun batean alargundu zan
bai nere aita maitea
ta geroztikan ikusten nuen
hor zebilela tristea
ta pentsatu nun bakaziota
hobe zenula joatea
ama bezala hartuko det nik
zure gaurko emaztea.
Olano:
Ez dakit seme mesede edo
gaur egin dedan nik kalte
oporretara bidali zidan
egun batzutan aparte
amatxo zana falta dezu ta
hutsunea nahi nun bete
nik maite dudan emazte hori
seme zuk ere gaur maite.
J.M. Fagoaga:
Horrela gelditu ziñan eta
behar zenuen segira
nik e ez nizun esan hau baina
nengoen horri begira
ta oporretan joan zinen da
orain pozez etorri da
gaurtik aurrera aita ta ama
berdin izango bait dira.
Olano:
Entzun zaidazu arren zuk seme
ez nizuke nahi hutsegin
ta aita jator baten modura
orain nahi dizut hitzegin
baldin zuk bigarren ama hori
ez badezu gaur atsegin
askatasun osoan zaude gaur
gelditu edo aldegin.
J.M. Fagoaga:
Lehen fina izan zinen da
gaur ere zaude horrela
aita nik zergaitikan zu maite
danetan hori bezela
badakit aita beste ama bat
zuk ekarri dezuela
pentsatzen det amak ikusita
hau bera nahiko zuela.
Olano:
Bakardadean hara nik seme
ez nintzakela biziko
ta beste andretxo bat gabe nik
ez nuela gaur etsiko
arren zin dizut denen aurrean
arren egingo det juzko
andre berri bat ekarri arren
inoiz ez zaitut ahaztuko.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra