Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1990-03-03 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Anjel Martikorena
1990-03-03 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Anjel Martikorena
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Tiro honekin jarri naiz
larri eta izu
txakur bihotzekoa
zuk pagatu dezu
zaunka egin bazendu
ta egin abixu...
orain txakur maitea
barkatu zaidazu.
Ikaragarrizkoa da
nik egin dedana
txakurrari eman diot
tirorik haundina
eta seko hil det nik
txakurrik onena
ez zait sekulan joango
bihotzeko pena.
Ehiza utzi behar det
beti betirako
gaur egin dedana sekula
ez bait zait ahaztuko
zakur maitea ez det
gehiago piztuko
baina sekula eskopetik
nik ez det hartuko.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra