Bertsos - View details   To know more about this section

1990-03-03 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Anjel Martikorena

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (19. 1990)
Performance
1990-03-03 Lesaka Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Patxi
Bertsolaris / Authors
Martikorena, Anjel
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Martikorena ehiztaria zara. Ehizean zabiltzala zerbait mugitu da sasi artean. Basurdea ote dan edo hiru tiro bota dituzu eta zeure zakurra hil duzu.

Description

Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1990-03-03 Lesaka Txapelketa [Bertsoa] / Anjel Martikorena

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Tiro honekin jarri naiz
larri eta izu
txakur bihotzekoa
zuk pagatu dezu
zaunka egin bazendu
ta egin abixu...
orain txakur maitea
barkatu zaidazu.

Ikaragarrizkoa da
nik egin dedana
txakurrari eman diot
tirorik haundina
eta seko hil det nik
txakurrik onena
ez zait sekulan joango
bihotzeko pena.

Ehiza utzi behar det
beti betirako
gaur egin dedana sekula
ez bait zait ahaztuko
zakur maitea ez det
gehiago piztuko
baina sekula eskopetik
nik ez det hartuko.