Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1991-02-24 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Bautista Madariaga

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (20. 1991)
Saioa
1991-02-24 Elizondo Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Patxi
Bertsolariak / Egileak
Arozena, Manolo
Madariaga, Bautista
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Bautista, ezkondu zinenetik, ortziralero ateratzen zara soziedadera lagunekin afaltzera. Gaur ateratzerakoan zure emazteak, Arozenak, hauxe erran dizu: " Faborez, gaur ez zaitez joan". Hiruna bertso Bautista hasita.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1991-02-24 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Manolo Arozena, Bautista Madariaga

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Madariaga:
Orain artian ostiraletan
afaldu det lagunekin
eta etxian zurekin ere
astea pasatu pakin
eta ez dakit zer keja dezun
nere joatearekin
gaur nahi nuke zuk zer nahi zenuken
etxian egin nerekin.

Arozena:
Nik zer nahi dutan jakiteko zuk
badaukazu edadea
nahiz urte asko oraindik ez zera
talentu askoren jabea
kutxa zaharraren moduan nago
gela batean gordea
ez al dakizu nolakoa dan
daukaten bakardadea?

Madariaga:
Bihotz-bihotzez maitatu zaitut
nik beti zu emaztea
urte batzuek baditut baina
zuk nauzu gizon fuertea
zuk ez dezu nahi ni parrandara
zu utzi eta joatea
larunbatean egingo dizut
ostiraleko partea.

Arozena:
Bera entzunda pentsa liteke
badaukala nahiko gatza
baina handikan etorri eta
botzen du usai garratza
andreai kaso askorikan ez
elkartera zuzen martxa
hogei egunen honi oraindik
gaixoa ez zaio altxa.

Madariaga:
Urteak joanda gure etxean
horra hainbeste disgustu
egia bertan nik esango det
gauza nola zaigun pastu
andrea honek ni baino sasoi
haundiagorikan ez du
neria pixkat bajatu data
andreari zaio hoztu.

Arozena:
Gizon batekin hainbat urtetan
etxean lanean tinko
haziak ere ditugu ia
bi neska ta bi mutiko
pentsatzen nuan bakardadean
ez ninduala utziko
zurekin ia aspertu naiz ni
joan zaitea betiko.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra