Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1991-03-10 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Antonio Olano

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (20. 1991)
Saioa
1991-03-10 Etxarri-Aranatz Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Elizagoien, Bittor
Olano, Antonio
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Elizagoien, zuk aktorea izan nahi duzu eta pelikula batean parte hartzeko desiotan zaude. Zu, Olano, zine direktorea zara eta egin gogo duzun pelikularako protagonista edo aktore nagusiaren bila zabiltza. Hori jakinik Olanorengana zoaz. Elizagoien hasita hiruna bertso.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1991-03-10 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien, Antonio Olano

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Elizagoien:
Zuregana banator
gaur direktorea
mutil polita eta
nahiko dotorea
aurpegi fina daukat
ona kolorea
non bilatuko duzu
ni baino hobea.

Olano:
Hola hitzegitea
beti zait atsegin
mutil polita dala
lehendik diat jakin
baina aurretik behar
diagu hitzegin
ia moldatzen garen
zure soldatakin.

Elizagoien:
Soldata askorikan
ez dizut eskatu
eta nahiko zintzoa
ez al naiz portatu?
eta jendeak nahi du
nerekin gozatu
jendeak nahi duena
ezin da ukatu.

Olano:
Papel bat badaukazu
garrantziz da ona
aiapatu behar diat
beraren izena
laster esan du bera
degula onena
egin beharko duk han
indioarena.

Elizagoien:
Indioa egiten
nintekenez hasi
egin beharko dut nik
bihotz eta guzi
zer egitea nahi duzu
nagusi berezi
baina kanpo uzterik
nik ez dut merezi.

Olano:
Hitzegiten duguna
ez da noski txantxa
azkar hartu nahi luke
aktorean martxa
oihu haundiz mendian
beharko duk altxa
neuk emango dizkiat
aizkora ta fletxa.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra