Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1992-04-05 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena
1992-04-05 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Antolatzaile batzu haserre
omen daude gazteekin
irrati eta egunkaritik
behintzat hala dut nik jakin
gaia eman ta denbora luzez
pentsatutzeari ekin
hoztu egiten dela giroa
gure ekintza horrekin
moskeatuta epai mahaikoek
emandako puntuekin
baina hala're gogor saiatu
behar dugu elkarrekin
gazteak gara pazientzia
hartu zazute gurekin.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra