Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1992-03-29 Sunbilla Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien
1992-03-29 Sunbilla Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Eguzki fina ikusten gendun
aurtengo negu gorrian
suak ugari gar gorrietan
ikusten ziran mendian
orain frontoia urez beteta
gaude hain une larrian
ura denentzat ona da bainan
beti bere negurrian (bis).
Ura eskean ari ginan ta
bagendun hainbat enpeino
orain gehiegi egin digu ta
denok bihotzian laino
uran azpian dio doian gaude
sarturikan leporaino
bainan hala're nahiago dut nik
idortean erre baino (bis)
Mendiak idor belarrak idor
ta larri nekazaria
jaunari esker euri pixka bat
orain bada eroria
nahiz ta horretxek frontoi honetan
egin digun aberia
bihotz bihotzez ongi etorri
udaberriko euria (bis).
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra