Bertsos - View details   To know more about this section

1992-03-29 Sunbilla Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (21. 1992)
Performance
1992-03-29 Sunbilla Txapelketa
Gai-emailea
Larretxea, Patxi
Bertsolaris / Authors
Elizagoien, Bittor
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Izan dugun idortearen ondotik, orain hemen kantatzen ari zarela, bat batean urak atea hautsi frontoia hartu eta goiti heldu dela ikusi duzu. Hiru bertso doinu eta neurri librean.

Description

Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1992-03-29 Sunbilla Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Eguzki fina ikusten gendun
aurtengo negu gorrian
suak ugari gar gorrietan
ikusten ziran mendian
orain frontoia urez beteta
gaude hain une larrian
ura denentzat ona da bainan
beti bere negurrian (bis).

Ura eskean ari ginan ta
bagendun hainbat enpeino
orain gehiegi egin digu ta
denok bihotzian laino
uran azpian dio doian gaude
sarturikan leporaino
bainan hala're nahiago dut nik
idortean erre baino (bis)

Mendiak idor belarrak idor
ta larri nekazaria
jaunari esker euri pixka bat
orain bada eroria
nahiz ta horretxek frontoi honetan
egin digun aberia
bihotz bihotzez ongi etorri
udaberriko euria (bis).