Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1992-04-05 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Argiñarena
1992-04-05 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Argiñarena
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hau egoera eskasa eta
hau egoera iluna
pertsonak ez du bere bihotza
behar bezain biguna
Afrikatikan lanaren bila
etorria nintzan hona
beltza naizelako ni kolorez
ez ote naiz pertsona
ta arazo hau ez da nerea
baizikan gaur askona (bis).
Kolorez beltza naizelako ni
nauzue hemen baztertu
nere doaiak baditut eta
ez al nindeken uztartu
gizarte hontan alkartasuna
behar genduke berotu
beltza naizelakoz bakarriz nik
ezin nezake geratu
aman semeak gera gu ere.
zertan horrela jipoitu (bis).
Afrikatikan etorri nintzan
han ere nik bait nun ezin
lana eginda hemen bizitza
egin askoz behar dan grazin
bainan ez gaituzte hemen hartu
behar gendun konbenentzin
harunzkaldera berriz jotean
esangot lehelengo irrintzin
oraindik ere demokrazirik
ez daukatela Españin (bis).
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra