Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1992-04-05 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Argiñarena, Manolo Arozena
1992-04-05 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Argiñarena, Manolo Arozena
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Arozena:
Bertsolaritzak badu
hainbertze histori
zure errana entzunda
ezin naiz erori
kanturako badaukat
hainbat kategori
utzi zaidak pasatzen
ergel alu hori.
J.M. Argiñarena:
Amenazorik gabe
suabe suabe
hasi zaite hizketan
ta zuretzat hobe
ordainduta sartu da
makina bat jende
ta zu ezin zera hor
sartu txartel gabe.
M. Arozena:
Orain hasia daukat
nik odola pizten
letxe txarrean nago
ia irakiten
nola jarri haute hemen
hola astakirten
txapeldunai ez zaio
holakoik egiten.
J.M. Argiñarena:
Ez zaitezela bide
eskasera erori
ez det sinistatutzen
esan dezun hori
txapelduna zerala
ta hainbeste histori
nundikan daukazu gaur
hainbat kategori.
M. Arozena:
Kategoria daukat
nik nere barruan
bainan haserratu nauk
hoi entzundakuan
mesedez bukatzeko
hemendikan juan
kanporakon kopakin
jo gabe buruan.
J.M. Argiñarena:
Jar zaitea patxadan
har zazu arnasa
biok berotu eta
holako jolasa
zerbait izan zindezke
bertsolari gisa
baina gizon moduan
pertsona eskasa.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra