Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1993-03-07 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena
1993-03-07 Etxarri-Aranatz Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Fermin Argiñarena
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Nere garaian helburu batzuk
nituen neretzat jarri
hoiek lortzeko lana egin det
hori izan det oinarri
saiatzen denak bere emaitzak
lortutzen ditu ta sarri
ta rnisteriozko edari bat
neregana det ekarri
eta izan nahi det gaurtikan
nahigabien alaigarri.
Edari hori pozaren pozez
egunero det agurtzen
bere indarra haundia dala
ta sarri nago beldurtzen
askotan ere gogorra bigun
nahigabe bait dit bihurtzen
saiatuko naiz gizarte honi
nolabait ere itzultzen
ia hemen dagon gorrotoa
elurretan zaigun urtzen.
Eta pasatzen ezin det utzi
tontoa neike bestela
dohai guztiak eskutan dauzkat
ta ezin egin ustela
bertsolariok egoistak sarri
nahi degu bere epela
ta apirilaren lau horretan
neretzako zai dela
ia Gaiarren nere buruan
jartzen didazun txapela.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra