Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (22. 1993)
Saioa
1993-04-04 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Elizagoien, Bittor
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Bi bertso kantatu behar dizkiozu zure semeari, bere ohean lo egin behar duela ohartarazteko, gauero zu eta zure andrearen ohera etortzen bait da zuekin lo egin behar duela erranez.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Seme maitea hau esateko
zuri badaukat indarrik
kontutan izan maitatzen zaitut
ez dut esaten gezurrik
baina bakarrik lo eiten hasi
eta ez egin negarrik
zure aita amek lasai nahi dute
orain goxatu bakarrik
ta jolasteko orduan ez da
semea zure beharrik (bis).

Horixen da gaur nere motibo
hutsa botzeko horrela
ez pentsa gero zure aitatxo
denik hain bihotz ustela
bakoitzak bere lekuan hemen
ez zaitez izan tentela
gure lekura iristean zu
kontu emango zera bela
zure aitatxok egun harretan
arrazoia bazuela (bis).

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra