Bertsos - View details To know more about this section
1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien
1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Bittor Elizagoien
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Seme maitea hau esateko
zuri badaukat indarrik
kontutan izan maitatzen zaitut
ez dut esaten gezurrik
baina bakarrik lo eiten hasi
eta ez egin negarrik
zure aita amek lasai nahi dute
orain goxatu bakarrik
ta jolasteko orduan ez da
semea zure beharrik (bis).
Horixen da gaur nere motibo
hutsa botzeko horrela
ez pentsa gero zure aitatxo
denik hain bihotz ustela
bakoitzak bere lekuan hemen
ez zaitez izan tentela
gure lekura iristean zu
kontu emango zera bela
zure aitatxok egun harretan
arrazoia bazuela (bis).