Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (22. 1993)
Saioa
1993-04-04 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Arozena, Estitxu
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Atzo arte aberatsa zinen, gaur berriz halabeharraren koipe gaizto batengatik eskean zaude kale ertzean.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Orain artean nahikoa nuen
nere diru eta lana
aberats nintzen eta banuen
nere gizartean fama
bainan hala 're hurbildu naiz gaur
pobre xume hoiengana
nere egoerak une honetan
hau esatera narama
eman zaidazu jende jatorra
bizitzeko behar dudana (bis).

Orain artean nere etxean
bizi nintzen bero bero
nik pentsatzen dut egoera hura
nere eskutan balego
ikusten ditut batzuk goseak
ta besteak erdi ero
hau ona denik jende maitea
ez zazutela espero
aberats izatea zer dena
ongi probatu ta gero (bis).

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra