Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (22. 1993)
Saioa
1993-04-04 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Arozena, Estitxu
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Gauez etxe aldera zoaz bakarrik eta karrika zoko batean pertsona batek, bertze aunitzi bezala, zuri ere bere gorputza erakutsi eta eskeini dizu.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Garai batean izaten genun
erlijioaren gurtza
eta haietxek egin zioten
horreri ba aldakuntza
kale ertzetik nindoan eta
norbaitek egin dit bultza
nik pentsatzen dut gizon honek non
ote dun bizian funtsa
barkatu baino ezin dizut eman
zuk behar duzun laguntza (bis).

Beste hitz pare bat gizaki horri
nahi nioke nik zuzendu
nola edo hala bere itxura
behar bait luke mantendu
eta gizonak ahaztua ditu
hemen hainbeste zimendu
eta honela nere pixua
gainetikan nahi dut kendu
gaur egunean nokin ligatu
norberak aukeratzen du (bis).

Holako gauzak kale ertzetik
ez dira noiznahi topatzen
dirudienez gauza honetaz
zu ez zera enteratzen
esaten dizut nik gaur norekin
hasi behar dudan ligatzen
eta zu hasi ideia hoiek
zure burutikan kentzen
eta lagunduko zaitut zu zeu
normaltasunean jartzen (bis).

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra