Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-03-14 Heleta Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Estitxu Arozena, Urko Atxotegi

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (22. 1993)
Saioa
1993-03-14 Heleta Txapelketa
Gai-emailea
Soule, Beñat
Bertsolariak / Egileak
Aire, Mixel "Xalbador II"
Arozena, Estitxu
Atxotegi, Urko
Lana
Hirunaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu Xalbador ezin zinuelako seme alabarik eduki, hospitale batean beste baten hazia eman dizute, Urko Atxotegirena, eta horren haziarekin zure emazteak haur bat ekarri du mundura, Estitxu Arozena, orain biok nahi duzue haurra. Hiruna bertso zortziko haundian Xalbador hasita.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1993-03-14 Heleta Txapelketa [Bertsoa] / Mixel Aire "Xalbador II", Estitxu Arozena, Urko Atxotegi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. "Xalbador":
Emaztearen haurduntzatzeko
ez naiz izan aski erne
bainan aitatzat beti agertu
izana nintan ni berme
zure hazia emaiteko zu
Urko zinauden konforme
orai haurtxo hau hoin polita nik
nahi dut betikotzat ene (bis).

U. Atxotegi:
Zuk alaba bat nahi zenuenik
nik ezin nezake duda
eta haurtxoa azkenerako
mundu hontara heldu da
ez degu egingo orain iseka
ezta gu egingo burruka
baina ume hau neurea da ta
inortxok ezin du uka (bis).

E. Arozena:
Dirudienez egoera hau
sortu diteke astuna
Bainan halare argi daiteke
orain daukagun iluna
nere ustetan txit oker zaude
Urko aitatxo laguna
hazia bezain garrantzitxua
izaten da maitasuna (bis).

M. "Xalbador":
Maitasunez ta azkurriz dugu
alaba beti mantendu
alaba maite hunek garbiki
gauza hau berak erran du
Urko azeri zaharra berriz,
badu nahiko adimendu
naski nahi dau ta alaba eskainiz
orai emaztea kendu (bis).

U. Atxotegi:
Haurtxoa ere mintzo hasi da
eta gainera altuen
baina ez pentsa berak hitzegin
lezakeanik onduen
ez dut ukatzen garai haietan
maitasuna jarri zuen
ta nik hazia ta maitasuna
batera jarri nituen (bis).

E. Arozena:
Agian Urkok esan duena
ez zen zeharo ustela
baina egoera txit txarra dago
begira honi bestela
betidanikan eduki dut hau
egi zihurra bezela
bi jabe duen etxe batean
gauza onikan ez dela (bis).

M. "Xalbador":
Ezkerdun naiz ni zure aldera
Urko ez dut ahantzia
nun eta nola eraintzi nuen
haur maite hunen hazia
nik zuri esker izan dut aita
gaur izaiteko grazia
bainan orai zuk ez zazu hemen
hartu zorion guzia (bis).

U. Atxotegi:
Nik espero dut halako gauzik
ez dela pasatzen usu
bainan lehenengoz esango dizut
ni ez naiz inoren maixu
beraz alaba zure ateak
irekirikan dauzkazu
baina mesedez neri saminik
kendutzerikan ez duzu (bis).

E. Arozena:
Egoera hau ez da moldatzen
hizketan edo nola hala
hemen gertatzen den egoera
ez da zeharo normala
eta hargatik zimurturikan
jadanik daukat azala
mundura sortu ninduen amak
orain eraman nazala (bis).

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra