Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Manolo Arozena

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (22. 1993)
Saioa
1993-04-04 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Arozena, Estitxu
Arozena, Manolo
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu Estitxu lapurra zara eta jaun aberats baten etxean sartu zarenean, Manolo zakur zaindariak oska edo autxiki egin eta hankatik lotu zaitu. Hiruna bertso Estitxu hasita.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1993-04-04 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Manolo Arozena

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Arozena:
Gorputza dardazka dut
aurpegia ori
zakurra hemen dago
adi bezain lodi
zaindaririk zegonik
ez nintzen erori
utzidazu pakean
zakur osti hori (bis).

M. Arozena:
Aterikan sartu da
lapur itxusia
eraman nahi zun honek
zegoen guzia
baina garbi daduka
zakurrak auzia
defenditu behar du
bere nagusia (bis).

E. Arozena:
Bere etxeraino gaur
lapurra da sartzen
baina jokoarekin
ez da enteratzen
hasi behar kontuak
txit garbiak jartzen
ni laguntzearekin
ez duzu ezer galtzen (bis).

M. Arozena:
Ez dut nik deus 'e galtzen
hau esaten dabil
atetikan sartu da
orain umil umil
Nahi dezuna egiterik
ez daukazu trankil
ostutzen utzi baino
nahio dut bertan hil (bis).

E. Arozena:
Nik orain pentsatzen dut
hemen ez balego
odola gorantz doa
ta kopeta bero
irtenbidea aurkituz
ni nabila ero
beraz hilko zaitut ta
ostuko dut gero (bis).

M. Arozena:
Asko egin dezu zuk
hori esatia
eta lasaitu zaitez
lapurtxo gaztia
nik nere nagusia
nola det maitia
eta gainera daukat
zure hankan zatia (bis).

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra