Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (27. 1998)
Saioa
1998-04-05 Elizondo Txapelketa
Gai-emailea
Taberna, Mikel
Bertsolariak / Egileak
Arozena, Estitxu
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Andoni Erburu izeneko 10 urteko mutiko koxkorra zara. Film batean parte hartzeagatik zinemako aktore ospetsu bihurtu dena. Hollywooden ere izan zara oskar sarian bila. Handik itzuli eta bihar hasi behar duzu berriz ere, ikastolara.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mundo horretan sartzeko behar da
indarra eta kemena.
Jende heldua ugari dago,
zuzendaria urrena.
Ni hartu eta eraman naute
Ameriketan barrena,
oskarra ez dut jasoa baina
ez dut hainbertzeko pena,
nere ikastolan izango bainaiz
mutilik popularrena.(b)

Ez dakit nola baina zabalik
Hollywood-eko atea.
Nere aukerak erakusteko
banuen borondatea,
baina gaztegi jarri didate
aktuatzeko katea
horregatikan gero handia
izan daiteke kolpea,
askoz hobe dut hura aztuta
Goenkalera joatea. (b)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra