Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Xabier Silveira
1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Xabier Silveira
Neurria:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Arozena:
Nere etxeko atea
jo didanez talka.
Ireki beharko dut,
nahiz ta deus ez falta.
Joan zaitez hamendik
paperak botata!
Hauteskunden botua
sekretua da ta (b).
X. Silveira:
Nahiz ta hau ez den lanik
onena behar bada.
Inkesta egitera
heldu Lesakara.
Baina haizea hartzera
bidali nau, hara!
hain borde jartzeko
Hatxebekoa da (b).
E. Arozena:
Hasieran pentsatu
egitea kasu,
baina oraingo honetan
pasatu zara zu.
Inkestak egitea
alferrik da, aizu!
erantzun baino lehen (b)
asmatzen baduzu (b).
X. Silveira:
Mingainean pozoina
ta sua barrenin.
jo, ze nolako bronka!
eman didan aistin.
Bere burua salatu
ezin du ekidin.
Nongoa izango tara ba
itxura horrekin! (b).
E. Arozena:
Atean dago eta
ez nago gustora.
Honek ez du eskeintzen
inoren mejora,
eta gure herrian
joateko inora
emaitzak aztertzea
hobe izango da (b).
X.Silveira:
Hau bertsolaria da
diot nerekiko,
epai mahaiak ez dio
esaten utziko.
Bai emaitzak atera
dizagun eta kitto,
nahiz ta gero ez dittun
inork sinetsiko (b).
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra