Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Jexus Arzallus
1998-04-05 Elizondo Txapelketa [Bertsoa] / Estitxu Arozena, Jexus Arzallus
Neurria:
KOPLEN MULTZOA
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
J. Arzallus:
Ezazu izan ikara
ta jana lasai tripara.
Gu aspaldiko partez ikusi
hortxe behar hada.
Lagun batez baitut traba
ta mezu bat zuri hara:
porrero antzera ez etortzeko
nere ezkontzara. (b)
E. Arozena:
Ezkontzeko planak egin
nere ustez nahiko arin,
baina erabaki duzunez ezkero
ezin da ekidin.
"Mesedez etor zaitez fin
traje dotore batekin",
eta gainera joan behar al dut
bost mita durokin? (b)
J. Arzallus:
Nere abisuaz ohartu
eta ahal hada onartu,
hortxen gintezke ondo jantzita
gu biak elkartu.
Lotsagabe ez ausartu,
diruakin ez kezkatu,
oraindino behintzat ez baidizut
sentimoik eskatu. (b)
E. Arozena:
Ezkontzarako kemena,
lagunak hartu duena:
trajearekin joan nadila
baldintzetan dena;
baina urtetan barrena,
hau nere arroparena:
nere arropetan bakeroa da
eleganteena. (b)
J. Arzallus:
Tratuan gabiltza larri
neri saltsarik ez jarri,
hor ez baizera zu geldituko
gose ta egarri.
Bakerokin ez etorri,
traje txukun bat ezarri.
Behingoagatik ez nazazula
utzi lotsagarri. (b)
E. Arozena:
Nahi nuke ongi kunplitu,
zuregana errenditu,
baina oraingon nere lagunak
bi aurpegi ditu.
Nahiz eta ongi aditu,
ezin zaitut konprenditu
hobe dut porro batzuk erretzen
etxean gelditu.(b)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra