Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Larrañaga, Sebastian Lizaso, Leire Ostolaza

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Herri Arteko Bertsolari Txapelketa (1. 1999)
Saioa
1999-11-28 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolariak / Egileak
Larrañaga, Andoni
Lizaso, Sebastian
Ostolaza, Leire
Lana
Hirunaka gaia-emanda hitza kartzelako-lana
Jarritako gaia
Hitza: Turistak. Andonik alde kantatuko du, Leirek kontra eta erdibidean Sebastian geratuko da.

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Larrañaga, Sebastian Lizaso, Leire Ostolaza


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Larrañaga:
Turista dala eta ez dala
bada hamaika ekintza:
Uda ostean miloi mordo bat
izaten degu emaitza.
Turistak beharrezkoak dira
hortan eman nahi det hitza.
Zarautz're ezer ez zen izango
turistarik ez balitza.

L. Ostolaza:
Turistak hemen ibiltzen dira
gure bazterrak ikusten,
haiek galdezka jarduten dira
ta gu haiei erakusten.
Sagardo pixkat edan orduko
baztear guztiak nahasten
eta gainera apartatzeko
lekurik ez dute uzten.

S. Lizaso:
Uda garaian ateratzen da
hainbaeste jende apropos,
baina gehiegi datozenean
ez dute sortzen haibat poz.
Erabakia erdibidean
jarri nahi dut errespetoz:
Erdiarekin nahikoa degu
diruarekin badatoz.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra