Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Leire Ostolaza

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Herri Arteko Bertsolari Txapelketa (1. 1999)
Saioa
1999-11-28 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolariak / Egileak
Mantzizidor, Iñigo "Mantxi"
Ostolaza, Leire
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Jakin berri dugu nafar bat Ebro ibaira erori eta hogeita bi orduz egon dela zuhaitz bati helduta. Zu Leire, zuhaitza izango zara, zu, Mantxi, zuhaitzari helduta dagoen nafarra.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Mantzizidor "Mantxi", Leire Ostolaza

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


L. Ostolaza:
Giroa hotza zan ta
haizea bizia,
orduan hasi zuen
euri erauntsia
ta zu berriz gelditu
neri erantsia.
Zure heldu beharra,
zure igurtzia!
Jakin zor didazula
daukazun bizia.

Mantxi:
Zorretan nagoela
albotik abisu
oraindik arriskuan
nagola jakizu.
Ura dator gainera
neregan jo ta su
dedan lagun bakarra
zuhaitza zera zu;
mila landa(t)uko ditut
salbatzen banauzu.

L. Ostolaza:
Nola gertatu zaingun
kasualitatea!
Urak erabaki zu(e)n
zu eramatea
eta ia bertan jo
zure rematea.
Egia esan, hartu nu(e)n
nik kriston kolpea
nahikoa egin det nik
zutik irautea.

Mantxi:
Aspalditikan zaude
hortxe zutituta
horrekin omen duzu
hainbat meritu ta.
Hiltzen banaiz zu neri
ezin gaur helduta
gaizki pasako dezu,
hobe aitortuta,
nere aitak sustraitik
moztuko zaitu ta.

L. Ostolaza:
Gogor helduko dizut
ta ez jarri izu,
nahiz gainean daukadan
horrenbeste pisu.
Zer gertatuko zaidan
eman dezu abisu,
baina ona gertatuta
kontutan har zazu:
Nere kimu berri bat
landatu ezazu.

Mantxi:
Haserre egon gara
ta berriz atzera
nerbio(e)n errua da
nere pare zera.
Errez heldu gintezke
biok bizitzera
nahiz ta itxuraz zauden
usteldu antzera
nahikoa da bihotzez
indartsu bazera.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra