Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Larrañaga, Julen Zulaika

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Herri Arteko Bertsolari Txapelketa (1. 1999)
Saioa
1999-11-28 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Aizpuru, Egoitz
Bertsolariak / Egileak
Larrañaga, Andoni
Zulaika, Julen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Zu, Andoni, Manuel Uztapide zara, eta aspaldian ikusi gabeko lagun bat datorkizu ondora, Basarri, Julen alegia.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1999-11-28 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Larrañaga, Julen Zulaika

Neurria:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Larrañaga:
Bertsoa izan degu
munduko dotea.
Lehenago alkarrekin
hainbeste botea,
penagarria gendun
handik joatea.
Hemen oso luzea
joan zait urtea,
ez zela bela etorri
Basarri maitea!

J. Zulaika:
Zenbat herritan ote
degun guk kantatu?
Baina gure bidea
nonbait akabatu.
Elkarrekin bagendun
guk nahikoa tratu
ta zer pasatu zaigun
nahi dizut kontatu
bizitzak banandua,
heriotzak batu.

Larrañaga:
Orain batera gaude
egon zaitez lasai.
Gu ibili gintezke
pozik eta alai.
Urteak pasa dira
Basarri zure nahi,
zurekin probatzea
nahi nuen nolanahi,
han gehiago nintzaden
ta hemen ere bai.

J. Zulaika:
Gaur ere ez zaidazu
Manuel egin burla
barruko poza orain
ezin disimula.
Esan behar zer kontatu
orain badegula
nere lehengo laguna
ahaztu ezin sekula
Lazkao Txiki nun da
esan zaidazula.

Larrañaga:
Zerua bertsolariz
daukagu beteta ,
ez dago zer egonik
haserrez erreta.
Nere proposamena(r)i
zuk jarri arreta,
Lazkao Txiki ere
hemen dago eta,:
Zeruan egingo dugu
bertso txapelketa.

J. Zulaika:
Lurrean bagenduen
abilidadia,
zu joatean hartu
nuen nahigabia.
Orain esan dezuna
nahiz izan egia
txapelketa ez degu
hain ona, ordia,
eta egin dezagun
bertso afaria.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra