Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1999-12-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Herri Arteko Bertsolari Txapelketa (1. 1999)
Saioa
1999-12-19 Azpeitia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Hauxe duzu hiru bertso nahi duzun neurri eta doinuan kantatzeko gaia: Euskal Herri txikiak garrantzi handia du zuretzat hori dela medio zure bizitzan itxaropenetik etsipenera doazen sentimenduak tartekatu zaizkizu. Hala ere, oraingoa une berezia delakoan zaude.

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1999-12-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña


Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gure apustu, gure erronka,
gure ametsa, gure borroka,
hainbeste besoz jiraka hasi
sentimentuen errota.
Zenbat dabilzkigun kontra
ia ezin degu konta
baina ez gaude lur jota.
Euskal Herriak orain badauka
hainbat itxaropen mota
erabakitze eskubidea
eskuratzear dago ta.

Baina oraindik ez gaude alai,
ez gabiltz trankil, ez gaude lasai,
gure herriak izanagatik
berezko hainbeste dohai
bi inperioak etsai
ta gu bi haien hitzen zai
askok diote dugu jai!
Euskal Herrian hainbat etsipen
pilatu genezake, ai,
erabakitze eskubidea
haiek ez dute eman nahi.

Batzuk kartzela ta erbestea
herri batentzat zer desastrea!
Txiki ta handi dugun herria
zaharra bezain gaztea.
Euskal Herri bat askea
ez al da denon eskea?
Txikia baino ospea.
Ez al da hobe itxaropena
gaurtik ernetzen hastea?
Ta hortarako eskertuko det
su etenik ez haustea.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra