Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1999-12-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Julen Zulaika

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Herri Arteko Bertsolari Txapelketa (1. 1999)
Saioa
1999-12-19 Azpeitia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Zulaika, Julen
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Julian Retegi pilotariaren zale amorratuak zarete biok. Zuk, Julen, uste duzu hobe duela erretiratzea. Jexux Mari, aldiz, frontoietan noiz berragertuko zain dago.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1999-12-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Julen Zulaika

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zulaika:
Hamaika txapel buru gainean
egindako lanarekin
orain sasoia bajatu zaio
eta ez dabil horren fin
frontoira ez joanda hobea du(e)la
behar duzu lagun jakin
ehizera joanda nahikoa dauka
daukan edadearekin.

Zulaika:
Ehizera joan da miatu ditu
zenbait uso eta laino
baino oraindik ez da iritsi
erabat eskasteraino.
Aupa Julian segi ezazula
ia jubilatzeraino
haren herrena hobea baita
zenbaiten bi hankak baino.

Zulaika:
Garai batean bizkorra gendun
azkarra ta nahiko bala
baina gaur egun galduta dauka
lehengo hori eginahala.
Hanka herrena(re)na zuk ere neri
esan dezu berehala
baina ez zera zu konturatzen
hanka sartuko duala.

J. M. Irazu:
Harek hankarik ez du sartuko
zer den ez zu(e)n ikasita
handi xamarra gerta liteke
banakoa(re)kin hasita
baina binaka oraindik ez da
Julian zaharra etsita
ta joatekotan joan dadila
azken txapela jantzita.

Zulaika:
Batek noiz hasi ta noiz bukatu
norberak behar ikasi
eta Julian garai betean
gendun jaun eta nagusi.
Orain frontoira ez joatia
hobe izango da kasi
beregatikan sufritu baino
nahiago det ez ikusi.

J. M. Irazu:
Harek partidu(a)k jokatzen ditu
sufritu ez, jokatzeko,
desiratzen ni nago frontorira
Julian zaharra itzultzeko.
Jenio biziz indar betean
ta beti kopet(a) beltzeko
holakoren bat beharko baita
Goñi arrastuan sartzeko.

J. M. Irazu:
Arrastatotikan irtenda dabil
bere buru galdua(re)kin
baina Julianek galduak dauzka
lehengo zenbait etekin.
Frontoira ere joan dadila
beste lantxoren batekin
ta partiduak eman ditzala
Xabier ta Toloxakin

J. M. Irazu:
Erretransmisio ona izango da
gerta litekeen apurra
ta partiduak eman lezake
emozio ta beldurra.
lau eta erdikoan nik "mano a mano"
elkarri emanaz egurra
Azkoitik ongi etorria ta
Azpeitin berriz agurra.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra