Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1999-12-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Gipuzkoako Herri Arteko Bertsolari Txapelketa (1. 1999)
Saioa
1999-12-19 Azpeitia Txapelketa
Gai-emailea
Jauregi, Saroi
Bertsolariak / Egileak
Egaña, Andoni
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Azpeitiko azoka berezian, zu, Andoni, gazta saltzen ari zara. Jexux Mariri lau aldiz eman diozu probatzeko eta badatorkizu berriz.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1999-12-19 Azpeitia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jexux Mari Irazu Muñoa

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Benga, gazta puska bat.
Zure irrintzia.
Neurriz pasa zerala,
nere iritzia
ulertzen det gazteek
dezuten trantzia
baina komeni zaizu
disimulatzia.

J. M. Irazu:
Azokara etorrita
nolako sustoa
saltzaileak zuhurtzia
hain du berezkoa
lehen gazta muturra
dotore askoa
azkenengoak zuen
txangurro gustoa.

Egaña:
Honen gaiztakeria
ezin da kalkula
konturatu naiz gaizto
xamarra dugula
ene gaiztotxoa ez
egin neri burla,
txangurrorik ez dezu
probatu sekula

J. M. Irazu:
Intentzio galanta
izan un(e)n behinik behin
garestiegia zen
nahi badezu jakin.
Ni larri ibili naiz
txangurroarekin
baina zuk hau ez (duzu) egin
ardi esnearekin.

Egaña:
Nitaz fio ez danak
berak du kaltea
eskera etorrita
zer borondatea!
Hainbat gose badezu
gaztetxo maitea
aski dezu sobrako
azalak jatea.

J. M. Irazu:
Azala jan behar da
azala loditzeko
ta gero txapelketan
ondo aritzeko.
Nik igandean zita
dabilzkit trantzeko
porrurik ez al duzu
Egañarentzako?

Egaña:
Zuk eman dizkidazu
buruhauste franko
Egaña porru gabe
moldatzen da bapo.
Nahiz gazta ona izan
txapelketarako
moztu egingo dizu
beste zitarako.

J. M. Irazu:
Motxa gehiago moztea
izan leike txarra
halere denerako
pertsona abila.
Poltsa handi batean
sartu gazta pila
geroxeago etorriko da
Olentzero bila.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra