Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Saioa
1987-12-20 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Ajuria, Ireneo
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Neguko lehen edurra.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria

Neurria:  Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendi gainean kapela
zuri duzu egina
neguan gauza bat ez da
besterikan berdina.
Ifarra dator honuntza
bera da haize fina
menderik mende hola da
neguaren ekina.
Zuri begira jarrita
zer gauza atsegina!
nahiago nuen honera
lehenao heldu bazina. (bitan)

Elur zuria daukagu
mendi tontor gainetan
gizonak hotzak sentitzen
gorputz edo oinetan.
Baina aurrerantza zoaz
beti zeure lanetan
ni asko sartuta nago
negu beltzan gauzetan,
egun denetan naukazu
zurekin amesetan,
neguko lore zuria
maite zaitut benetan. (bitan)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra