Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jose Luis Mugarza "Elgetzu"
1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jose Luis Mugarza "Elgetzu"
Neurria:
Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bostehun ta hiru pezeta
nituan hor lehenago
hartzera joan naiz hoien
premian ni bait nago.
Eta deskuidoren bat
izan al degu edo
nere beharkizun hoiek
gaur dirade akabo.
Ames onak egin ditut
eta diruz gorago
arren deskuidoren bat
ez al degu izango?(bitan)
Hoiek hor uzteko ez det
egin hainbat meritu
aiton zaharren batek sobra
ta bertan utzi ditu.
Bankeroak esan du ta
nik ezin nun aditu,
negar hala barre egin,
hainbeste naiz harritu!
hartu ditut diru hoiek
ezin naiz errenditu,
Euskal Herrian badago
nun ta nola partitu.(bitan)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra