Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Amuriza
1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Amuriza
Neurria:
Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Inkesta horreik egingo dira
oso prezio merkean
hemen holako barririk ez da
joan dan aspaldi partean.
Ez dakit zelan agertu diran
horrek gaur nire atean
zoriona ta zoritxarra zan
kasila bana batean.
Igual jornala izango dabe
oso altura fuertean,
anaia batzuk lurpean,
beste batzuk bitartean
zoritxarrari ihes ezinik
hortxe dabiz jo ta kean,
danak leloak baldin badira
ni ez nago hoien artean.
Ez pentsa gero arrazoi horrek
barrutik ez daustan urten
holako gauzak zabaldu dira
lehenao ta baita be aurten.
Zorionaren amesa ezin
leiteke guzurrez eten
baina hori egin dabenak
dagoz halako magia baten.
Euskadin hori ez dakit zelan
ia publika leiteken,
ez dago errez esaten,
hori zelan gerta daiken
baina egingo dogu modua
nozbaiten eta nonbaiten,
gure Herri hau hilko balebe
zoriontsu piztu daiten.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra