Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jon Lopategi
1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Jon Lopategi
Neurria:
Hamaseikoa, handiaren moldekoa, 9 puntuz (hg) / Bederatzi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ordena bako gizona naiz ni
neure izatetik berez
eta Bilbora gaur etorria
pentsamentu alegerez.
Neure barrua asetu barik
goizeko gosari ederrez
orain tripa hauek kirrin kirrinka
agertzen dira haserrez.
Horrexegaitik nator zugana
gaztain saltzailea legez,
zerbait dozunaren fedez,
nola joan orain ihes,
zerbait barrura sartzea zelan
egiten dodan nik ames,
ahalbait arinen dozenatxo bat
ekarridazu mesedez.
Gaztaina batzuk bero berorik
eta beste batzuk gordin
nik dadukadan apetitoaz
gaur guztiak dira berdin.
Dana iluna ikusten neban
jaten hasi eta urdin
saltzaile pobre bat zaitugu zu
baina ez zabiltza erkin,
behar dunari emon gurarik
erretzen ekin ta ekin.
Zu zaitut neure atsegin,
lehen baneban nahiko samin,
beste dozena eder bat ere
emon egidazu arin,
Arriagako bertso saiora
adoretsu joan nadin.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra