Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1987-12-06 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Saioa
1987-12-06 Durango Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Ajuria, Ireneo
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Aurten ehun eta hogei euskarazko liburu berri agertu dira Durangoko Azokara.

Deskribapena

Doinua
Aita izena kanta beharrak
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1987-12-06 Durango Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mamian faltan dago Herria
aspaldian du minbera
ez gendun uste baina hor dago
ikusten dan egoera.
Gure Herria zaintzeko jaio
baginan gure lurrera
gaur herri hontan azoka bat da
bada ikusteko era,
lehenen erosi, gero ikasi
eta guztiok aurrera. (bitan)

Aukera izanda, alperriko da
gero hola kezkatzia
gure ohitura ote da beti
ez danetik eskatzia.
Liburu berri asko hor dira
eta nahi nuke zaintzia
gura ez badegu literatura
gure Herrian galtzia
ea nozbaiten hartutzen degun
euskaldun kontzientzia. (bitan)

Gure Herria gaxorik dago
beragan da zenbait zama
gaurko azokak sentimentura
igarri Babe narama.
Ikasi Babe lehenago ere
denpora asko da joana
txorokeriak utzi daiguzan
hortxe dago gure mana
bestela alperrik izango bait da
idazlari onan lana. (bitan)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra