Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Arriaga "Txiplas"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Saioa
1987-12-13 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Arriaga, Xabier "Txiplas"
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Pasa dan hilean zabaldu dabe Kanbon, Iparraldean, lehenengo Euskal Institutoa. Zure hiru bertsoak Batxillerra euskeraz egiten hasi diren neska-mutilei.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Arriaga "Txiplas"

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Albiste on bat entzun nuen nik
irrati batetan danba
ta hemendik neuk egin nahi nuke
golpera hor propaganda.
Lehen Hegoan ta Iparrera ere
heldu zaio bere txanda
ezin leike inoz mutil ta neskak
galdu horrelako ganga
albiste hori guk entzuteko
ia sasoia izan da. (bitan)

Nere iritziz han bazegoen
holako baten beharra
ta gauza hori bene--benetan
izan da oso edarra.
Iparraldean ere euskerak
antza hartua du garra
gorantza doa apurka-apurka
hizkuntza honen indarra
ea horren bidez batzen ditugun
Hegoa ta Iparra. (bitan)

Hargatik hemen gorantza doa
gure Herriko esperantza
nahiz ta askotan pasatu behar
une estu eta latza.
Orain ezin da gelditu horrela
bidean daukagun martxa
nahiz badakigun hauxe dogula
betidanik oso gatxa
baina hizkuntza dugu Herriak
beti dadukan ardatza. (bitan)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra