Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Moises Enbeita
1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Moises Enbeita
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Amerikarrak eta rusoak
munduan badabil nahaste
gaur arte behintzat hoiengandikan
guretzat ez irabazte.
Pakto haundiak batzuen ustez
hortikan egin dituzte
arma batzuek kenduta dana
lortu dutelako uste
munduan zehar oraindik bada
arma piloa hainbeste. (bitan)
Munduan bada neure ustean
armak kentzeko premina
nahiz ta orain hoiek danen aurrean
itxuraz e'in ahalegina
Heurengandikan sortua dogu
munduko gerra zikina
ta orain gitxi deritzat behintzat
agertu daben ekina
beste mundu bat izango gendun
hoiek zintzoak bazina. (bitan) (sic)
Gorbachov eta Reaganegaitik
dago mundu itsusia
hoiek ez dute bakerik gura
ta beti jartzen hesia.
Orain artean gerraren alde
da egin daben guzia
heuren partetik mundu guztian
hori dago ikusia
askoz hobeto sortu ez baziran
Amerika ta Rusia. (bitan)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra