Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jose Luis Mugarza "Elgetzu"
1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Xabier Amuriza, Jose Luis Mugarza "Elgetzu"
Neurria:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Amuriza
Bilbora etortzea
zer gauza petrala!
kotxea nun itxi be
istilu legala.
bost minutu goitikan
kotxea doala
ez nuen pentsatuko
sekulum sekula
Gorordoren morroiak
hain finak zirala. (bitan)
Elgetzu
Morroitikan morroira
da diferentzia
ordu erdirako zuk
zendun lizentzia.
Palta txoferra eta
grua iritxia
ez pentsa Bilbon nola
nahi'zu ibiltzia?
bota mila duro ta
zeuretzat kotxia. (bitan)
Amuriza
Honen aginpidea
hain dago gaur sendo!
baietz esango neuke
burutik banengo.
Mila duro eskatzea
ez dozu egin ondo
hau bai benetan jaunak
izan dala tongo
faltsoa zaralako
ez deutsu emongo. (bitan)
Elgetzu
Gainera insultoa
bere errezuan
baina neu agintari
nago arazuan.
Hamaika aguantatzen
det egun osuan
ez uste ni nagonik
langintza gozuan
kotxea garajera
ta hau kalabozuan. (bitan)
Amuriza
Lehen be hor egona naz
dakizun antzera
ez naz deskuidatuko
gerizan sartzera.
Kotxea eroaizu
kaletik kalera
nahi badozu adornutzat
Bellas Artesera
edo bestela salgai
Corte Inglesera. (bitan)
Elgetzu
Beraz eman didazu
hainbeste aukera
eta portatuko naiz
nahi dudan antzera.
Nigana azaldu zera
edozer esatera
zeuk dinozuz lehen joan
zinan espetxera
barruan egoteko
zu hobea zera. (bitan)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra