Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Jon Enbeita
1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Ireneo Ajuria, Jon Enbeita
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ireneo
Pentsatu lagun nolakoa dan
nik daukadan egoera
estimatzen dut neri laguntzen
ondo etorria zera.
Stop batean hementxen gaude
ez atzera, ez aurrera
ahal danik eta azkarren lagun
eraman hospitalera. (bitan)
Jon Enbeita
Zer dala eta ez dakit baina
aurrean bada algara
ezin pasatu, zu hilzorian
lagun hau ez da patxara.
Ahal dan azkarren ni joango naiz
tokirik libratzen bada
ez dut parkatu izango inoiz
hementxe hiltzen bazara. (bitan)
Ireneo
Gerta daiteke esan dezuna
eta ez zaite harritu
baina hala ere zure puestuak
badauka nahiko meritu.
Istripu askok ondoren honek
berekin ekartzen ditu
ta zure kulpa ez da izango
eta ez zazu sufritu. (bitan)
Jon Enbeita
Nahiko ez al da hilzorian den
lagunak duen samina?
nola asetu trantze honetan
nire bihotzeko grina.
Hauxe da, jaunak, lagun on bati
lagundu nahi ta ezina
zu lasai egon egingo dut nik
ailegatzen ahalegina. (bitan)
Ireneo
Gauza horiek bete ezkero
hi bapo portatuko haiz
kaminoan dan iskanbila hau
guri gertatzen zaigu maiz.
Hospitalera ez banaiz heltzen
bizi izateko garaiz
emazteari mosu bat eman
kaminoan hiltzen banaiz. (bitan)
Jon Enbeita
Ez zera lagun hain errez hilko
ta zaude arren trankila
kotxetik irten ta joango naiz
zure laguntzaren bila.
Baina atasko hau zuzenduteko
nun demontre da agoazila?
oindik gaztea da ta Jainkoa,
oraindik bizi dadila! (bitan)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra