Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Lopategi

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Saioa
1987-12-20 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Lopategi, Aritz
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Lehenengoz eskolara eroan eta bertan negarrez hasten jatzun semeari.

Deskribapena

Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1987-12-20 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Aritz Lopategi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Eskolak dira ene semea
geroaren oinarriak
neure garaiak izaten ziran
oso eskas ta urriak.
Ene semetxu ez e'izuz egin
horren negar mingarriak
hemen topauko dituzulako
zeure laguntxu barriak.

Hona ez zendula etorri nahi ta
negarrez pasatu gaba
nahiz eta orain tristerik egon
etorriko da algara.
Eskolan hasi beharra dago
ikasi egin gura bada
gero haunditan gizon jakintsu
ta jatorra izango zara.

Bere eskolara hurreratzean
ez da inor negarrez hasten
zeu be eskolan hasteko seme
bazendun egunen baten.
Baina lasaitu ez zaitut hemen
abandonaturik uzten
errekreoan etorriko naiz
zelan zagozen ikusten.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra