Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Jose Luis Basterretxea "Altzalei"

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Araba Eta Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (1. 1987)
Saioa
1987-12-13 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolariak / Egileak
Basterretxea, Jose Luis "Altzalei"
Lana
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Jarritako gaia
Pasa dan hilean zabaldu dabe Kanbon, Iparraldean, lehenengo Euskal Institutoa. Zure hiru bertsoak Batxillerra euskeraz egiten hasi diren neska-mutilei.

Deskribapena

Doinua
Egun lanerat abiatu zait
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Txapelketetako Bilduma

1987-12-13 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Jose Luis Basterretxea "Altzalei"

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Frantses giroan orain artea
Iparraldea hezia
horretan badu etsai gaiztoak
guretzako malezia.
Etorkizuna zuri nahi bada
ai zer gauza itsusia!
gazte hoieri zorion bana
daukazue merezia
Iparraldean zuek zarie
etorkizunan hazia. (bitan)

Etorkizuna egoten bait da
gure artean presente
euskaldun gitxi gara danera
baina batzuk oindik tente.
Institutoak guretzat badu
eta hainbeste birtute
aurrerantzean antzera baten
horrela jarrai zazute
ta kopurua haunditu bedi
gerorantza urtez urte. (bitan)

Garai batean ez zan izaten
era hortako aukera
ta nola gero etortzen ziran
guri edozer esatera.
Hazitxo hori geroxeago
igual lorea ote da
Lizeo hortan zaindu zazue
euskaldunon izakera
askatasuna lortuko bait da
euskalduntzeaz batera. (bitan)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra